Getxoko Udalak arbuiatu egin du igandean Getxon eginiko sexu erasoa, eta eskatu du "lehenbailehen" argitzeko gertatutakoa. Elkartasuna adierazi eta babesa eskaini dio erasoa jasan zuen emakumeari, eta "berdintasun eta errespetu balioetan oinarritutako gizartea lortzearen alde" lan egitera deitu du.
Aixerrotan izandako eraso sexistako ustezko delitua gaitzesteko erakunde elkarretaratzea https://t.co/m69EygLSDypic.twitter.com/ora25bVgg1
— Getxoko Udala (@GetxoUdala) 2016(e)ko uztailak 27
Udalak bi elkarretaratze ezarri ditu protestarako: 12:00etan, udaletxe aurrean batu dira erakundeetako ordezkariak, eta, 20:00etan, herritarrak deitu dituzte Telletxe kalean elkartzera. Ordu erdi lehenago egin du protesta mugimendu feministak, leku berean. Mugimendu feministak ere babesa adierazi dio biktimari, eta salatu du bortxaketak "emakumeen aurkako indarkeria kultura oso baten icebergaren punta" baino ez direla.
Herenegun, paella lehiaketa izan zuten Aixerrota inguruan. Emakume batek salatu du gauean eraso egin ziotela hainbat gizonek. Zer gertatu zen ikertzen ari da Ertzaintza.
Lezon ere gaurko antolatu dute protesta: elkarretaratzea egin dute Gurutze Santuaren plazan, iluntzean, 19:30ean.