Atxiloketak

Astelehenean Bizkaian atxilotutako lau lagunak aske utzi dituzte

Guardia Zibilaren esku bost egunez inkomunikatuta egon ostean, aste hasieran Bizkaian atxilotutako lau lagunak aske utzi ditu gaur Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak. Iñaki Peñak 12.000 euroko bermea ordaindu beharko du horretarako, eta Sonia Martin eta Igor Zearretak, berriz, 6.000 eurokoa. Arkaitz Ormaetxeari ez dio bermerik jarri. Peñak esan du, inkomunikazioa garaian guardia zibilek =i poltsa =i egin diotela, kolpeak eman dizkiotela, flexioak eginarazi dizkiotela, eta mehatxuak egin dizkiotela. Bestalde, Espainiako Poliziak atzo atxilotutako Iñaki Herran ere aske utzi dute.

2005eko maiatzaren 13a
19:13
Entzun
Orain, etxetik gertuen dituzten polizia-etxeetara joan beharko dute, Martinek hamabostean behin, eta besteek astero. Horretaz gain, Espainiako Estatutik ateratzeko debekua ere ezarri diete.

ETAri ez diotela inoiz lagundu esan diote epaileari laurek. EFE berri agentziak iturri judizialak aipatuz azaldu duenez, lau horien kontrako inputazioak "oso arinak" dira.

Iñaki Herranek ere epaile beraren aurrean deklaratu du, eta astero etxetik gertuena duen poliza-etxera joateko baldintzarekin aske utzi du. Baldintza hori kendu egingo diote, Frantzian betetako kartzela zigorraren agiria Espainiako Auzitegi Nazionalera iristen denean. Izan ere, Espainian ETAko kide izatea egozten diote, eta horren baliokide den zigorra bete du Frantzian: gaizkile taldeko kide izatea. Beraz, Espainian ezin dute berriz ere kartzelara sartu, gauza bera egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.