Astelehenean erabakiko dute Diezek aske jarraituko duen

Rafa Diez. JAUN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak hamar urteko zigorra jarri dion arren, baldintzapean libre dago Rafa Diez Usabiaga, ama zaintzeko baimen bereziarekin. Orain, egoera aldatu egin da, eta auzitegiak erabaki egin behar du Diezek libre jarraituko duen edo ez. Astelehenean egingo dute horretarako auzi saioa. Terrorismoaren Kontrako Ahotsak herri akusazioak Diez espetxeratzeko eskatu du dagoeneko. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du argitu zer eskatuko duen, baina berri agentziei gogora ekarri die beti babestu izan duela Diez preso edukitzeko aukera eta LABeko idazkari nagusi ohia libre ateratzearen kontrako jarrera duela. Hura da zigortutako bost lagunetatik libre dagoen bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.