Iñigo Cabacas hil eta sei urte eta erdira, urriaren 15ean, hasiko da Cabacas auziaren ahozko epaiketa. Azaroaren bederatzira arte iraungo du. Sei ertzain epaituko dituzte, "zuhurtziagabekeria larrizko giza hilketa" leporatuta. Haietako hiruk arduraren bat izan zuten polizia operatiboan, eta beste hiruk tiro egin izana aitortu zuten tiroen egileak gehiago izan ziren arren. Cabacasen gurasoek eta Iñigo Gogoan plataformak prozesuan zehar egondako trabak salatu dituzte. Azpimarratu dute epaiketan ez direla Cabacasen heriotzaren arduradun guztiak eseriko akusatuen aulkian; besteak beste, Ugarteko ezizenaz ezagutzen duten ertzaina, egun hartan polizia operazioen arduradun nagusi zena.
'Cabacas auzia'
Astelehenean hasiko da Cabacasen hilketaren epaiketa
Cabacas auziko hamar gako bildu ditu BERRIA TBk, bideoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu