NAFARROAKO KUTXA

Astelehenean hasiko da Santiago Cerveraren aurkako epaiketa

Nafarroako Kutxako presidente ohi Jose Antonio Asiaini xantaia egitea egotzita epaituko dute PPko diputatu ohia.

Santiago Cervera. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 29a
15:46
Entzun

Iruñeko Justizia Jauregian egingo dute ahozko epaiketa, astelehenetik aurrera. 09:15ean hasiko da.

2012ko abenduan Nafarroako Kutxako presidente ohi Jose Antonio Asiaini xantaia egin ziolakoan epaituko dute Santiago Cervera PPko diputatu ohia. Behin-behineko ondorioetan, fiskalak eta defentsak Cerveraren absoluzioa eskatu dute. Asiaini mezu bat igorri zioten 25.000 euro eskatuz, zenbait informazio ez zabaltzearen truke. Fiskalak uste du ezin izan dela frogatu nork igorri zion Asiaini mezu hori.

Akusazioak, ordea, hamalau hilabeteko zigorra eskatu du Cerverarentzat, mehatxuak egitea egotzita, Nafarroako Justizia Auzitegiak jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.