Astelehenero, PPren Iruñeko egoitzaren aurrean
Astelehenero bezala, herenegun ereelkarretaratzea egin zuten PPren Iruñeko egoitzaren aurrean. 68 pertsona bildu ziren, eta euskal presoen eskubideak aldarrikatu zituzten. Iruñerriko presoen senideek antolatzen dituzte elkarretaratzeak, eta aurtengo otsailetik PPren egoitzaren aurrean egiten dituzte, aurretik alderdi sozialistaren egoitzan egiten zituzten elkarretaratzeei segida emanez. Senideak 2008an hasi ziren biltzen, Espainiako Poliziak osatutako «zerrenda beltzen» ondorioz Iruñerriko hainbat gazte atxilotu behar zituztela jakin zenean. Ordutik, hainbat aldarrikapen egin dituzte, torturaren aurka edo euskal presoen eskubideen alde, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu