Astelehenetik aurrera maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango Nafarroako osasun etxeetan

ESPAÑA ENFERMEDADES RESPIRATORIAS
Maskara jantzia duten herritarrak, osasun etxe bateko sarreran. LUIS TEJIDO / EFE
Olatz Silva Rodrigo.
2024ko urtarrilaren 30a
20:35
Entzun

Astelehenetik aurrera maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango Nafarroako osasun etxeetan eta ospitaleetan. Hala jakinarazi du gaur Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Fernando Dominguezek.

Espainiako Osasun Ministerioak osasun etxeetan maskara erabiltzeko agindua ezarri zuenean, aukera eman zuen derrigortasun hori kentzeko, baldin eta bi astez arnas gaixotasunen intzidentzia metatuak behera egiten bazuen. Dominguezek azaldu du bi aste horiek igaro direla, eta horregatik hartu duela erabakia.

Kontseilariak esan du Osasun Ministerioari jakinarazi behar diola erabakia, baina berretsi du astelehenetik aurrera maskara erabiltzea ez dela derrigorrezkoa izango. Hala ere, gogoratu du maskarak «gomendagarri» izaten jarraituko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.