Asteon, PSE, PP eta EAJko hautagaiekin solasaldiak

2015eko abenduaren 14a
13:34
Entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainan, hautagai ugarirekin elkarrizketa digitalak egiten ari da BERRIA. Joan den astean, Nagua Alba Kongresurako Ahal Dugu-ko Gipuzkoako zerrendaburuak, Jon Hernandez Kongresurako Orain Batera-ko Gipuzkoako zerrendaburuak eta Bakartxo Ruiz Kongresurako EH Bilduren Nafarroako zerrendaburuak erantzun zieten irakurleen galderei.

Asteon, berriz, PSE-EE, PP eta EAJko hautagaien txanda izango da. Asteartean, Nora Igartua PSE-EE-ren Arabako hautagaia ariko da irakurleekin solasean (11:00), eta asteazkenean, berriz, Laura Garrido PPren Arabako hautagaia (11:30). Ostegunean, Joseba Agirretxea Gipuzkoako EAJren zerrendaburuak parte hartuko du (09:00).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.