AstraZenecaren lehen dosia jaso dutenak Pfizerrekin edo Modernarekin txertatuko dituzte Ipar Euskal Herrian

Frantziako Gobernuaren erabakiak 55 urtetik beherakoei eraginen die soilik. Orain arte, osasun langileei jarri izan diete AstraZenecaren txertoa

Erizain bat, Astrazenecaren txertoa prestatzen. DIEGO AZUBEL / EFE
Ion Orzaiz.
2021eko apirilaren 9a
12:27
Entzun

AstraZenecaren lehen dosia jaso dutenen txertaketa zikloa Pfizer edo Modernarekin osatuko dute Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Frantziako Osasun ministro Olivier Veranek eman du erabakiaren berri, RTL irrati katean. Hala, zeharo aldatuko da Frantziako Gobernuaren estrategia, orain arte 55 urtetik beherako osasun langileei soilik jarri izan baitiete AstraZenecaren prototipoa. 500.000 lagunek jaso dute lehen dosi hori Frantziako estatu osoan.

Aurrerantzean, 55 urtetik beherakoek ez dute AstraZenecaren txertorik hartuko, eta lehen dosia hartua dutenei Pfizerrena edo Modernarena emango diete, immunizazio ziklo osoa bete dezaten. Veranen ustez, erabaki "koherentea" da: "Lehen dosia jaso baldin badute, ARN motako txerto bat eskainiko diegu. Talde horretan nago ni neu ere. Hortaz, bigarren dosia epe barruan jasoko dute". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.