euskal presoak

Atarrabiako alkateak "terrorismoa goratu" nahi izatea ukatu du

Kirio Gastearenak Espainiako Auzitegi Nazionalean esan du bere asmo bakarra "presoen eskubideen alde" egitea izan zela. Urriaren 6an Herrira-k antolatutako ekitaldi batean "terrorismoa goratzea" leporatzen diote.

2013ko martxoaren 13a
15:28
Entzun

Kirio Gastearena Atarrabiako alkateak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du gaur, eta Fernando Andreu epailearen aurrean adierazi du ez zuela "terrorismoa goratu" nahi izan, "presoen eskubideen alde egin" baizik. Urriaren 6an presoen alde egindako ekitaldi baten harira epaitzen ari dira Gastearena.

Auzitegiaren atarian Atarrabiako alkateak adierazi du urriaren 6ko ekitaldian egindako adierazpenak bere izenean egin zituela, baina ez zuela zehazki inor aipatu; zigorra betetzen ari diren presoentzat "errespetua" eskatu zuela gaineratu du.

Gastearenari babesa agertu diote Amaiurreko diputatu Sabino Cuadra eta Iker Urbinak. "Ulertezina" da haien arabera Gastearena inputatu izana, eta uste dute "kezko hesi bat" dela "UPNri eragiten dioten ustelkeria kasuak estaltzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.