ikurrak

Atarrabiako Udala zigortu dute Espainiako bandera kentzeagatik

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak Tafallako Udalaren aurka jarritako salaketa ere ontzat eman dute auzitegiek. Iazko jaien hasieran ikurrina jartzeagatik salatu zuten.

Esapainiako eta Europako banderak, ikurrinaren ondoan, Atarrabian, artxiboko argazki batean. JESUS DIGES, EFE
2018ko apirilaren 3a
07:32
Entzun

Espainiako Gobernuak Nafarroako bi Udalen aurka jarritako salaketak onatzat eman eta biak zigortu ditu Iruñeko 2. Administrazio Auzitegiak.

Atarrabiako Udalaren kasuan, Espainiako bandera kentzerakoan "eragindako kostuak" ordaintzera zigortu du auzitegiak, eta ohartarazi dio legearen arabera, ezin dela Nafarroako bandera bera bakarrik egon eraikin publikoetan. Eta inoiz halako erabakirik hartu behar izanda ere, urratsa egitea alkateari dagokiola eta ez udalbatzari. 

Tafallako Udalak ere zigorrari aurre egin beharko dio, auzitegiek ez baitute onartu hark jarritako helegitea. Bertan udalak zioen ikurren legea bertan behera utzi izanak ahalbidetzen zuela Nafarroan ofizialak ez izren ikurrak jartzea eraikin publikoetan, ikurrina kasu. Ordea, epailearen arabera, ikurrak arautzen dituen lege berria ez dela oraindik onartu, eta beraz, bitartean ezin litezke Nafarroakoak ez diren ikurrak jarri instituzioetan. 

Tafallaren kasuan ere epaiak gogorarazten du egun indarrean den legea 1981ekoa dela, eta haren arabera instituzio publikoetan Espainiako banderak, erkidegokoak eta tokikoak egon behar dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.