Atarrabiko Gazte Asanbladak esan duenez, goizeko 6:30eak aldea zen Espainiako Poliziaren 10 furgoneta Gaztetxea joan, eta husten hasi direnean. Husketa horretan zarata handia atera dutela esan dute bizilagunek, "kolpeak eta taladro hotsak entzuten ziren" esan dute.
Gaztetxetik "materiala" atera dutela esan du Gazte Asanbladak, hala ere, "barnean altzairatuak eta asanbladak egiteko materiala besterik ez" zegoela azpimarratu dute.
"Gertaera hauenaurrera argi eta garbi utzi nahi dugu ez dutela gaztediaren ametsarekin amaituko. Ezta Polizia Nazionalaren errepresioa, ezta politikoen jarrerak ez gaituzte geldituko. Pixkanaka-pixkanaka eratzen doan proiektua ez dute lurrera botako. Gaztetxea izan dugun 80 egun hauetan herriaren gaztediak autokudeatutako Gaztetxe baten proiektuaren beharra eta bideragarritasuna argi eta garbi erakutsi dugu", esan dute Gazte Asanbladakoak.
Desalojoa salatzeko 18:00etan mobilizazioa egingo dutela esan dute, Antxo VI plazan.
Bestalde, Iturramako Tximista gaztetxea ere itxi egin dute. Gainera, hango Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, Espainiako Poliziak ez du agindu judizialik erakutsi, gaztetxea hustera joan direnean.
Gaztetxeak
Atarrabiko eta Iturramako gaztetxeak hustu ditu Espainiako Poliziak
Gaur goizaldeko 6:30ak aldean, Espainiako Poliziaren hamar bat furgoneta Atarrabiko gaztetxera joan dira, eta hustu egin dute. Bizilagunek esan dutenez, zarata "etengabea" izan da, eta "kolpeak eta taladro ahotsak" entzuten ziren. Atarrabiko Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, "kanpoaldean momentu larriak bizi izan dira, eta gosaltzera zihoazen bi gazteren aurka karga egin dute". Iturramako Tximista gaztetxea ere hustu dute, eta lehioak eta ateak itxi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu