Igorreko postetxean bonba bat zartatu zuten herenegun goizaldean, baina langile batek adierazi zuenez, atzo «guztiz normal» hasi ziren lanean. Izan ere, leherketak kalte dezente eragin arren, bezeroak artatzen dituzten lekuan ez zen kalterik izan.
Ertzaintzak ETAri egotzi dio leherketa. Izan ere, Igorrekoak iragan astean Zumarragako eta Altsasuko postetxeetan jarritako lehergailuen antzeko osagaiak zituela adierazi dute Herrizaingo Sailetik. Lehengo asteko bonbek 500-750 gramo kloratita eta tenporizadorea zituzten.
ATENTATUA. Leherketaren ostean, Igorreko postetxean «normal» ari dira lanean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu