Euskal Herriko gatazka

Atentatuak prestatzen ari diren ustezko sei etakide identifikatu dituela dio Espainiako Poliziak

Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, atentatuak prestatzen ari diren ustezko sei etakide identifikatu ditu Poliziak. Sei euskal herritar horien argazkiak zabaldu ditu Barne Ministerioak.

2004ko abuztuaren 6a
13:04
Entzun
Duela egun batzuk Haimar Altuna euskal herritarraren arrastoak Katalunia eta Levante aldean antzeman zituela jakinarazi zuen Espainiako Poliziak; ETAko kide izatea eta atentatuak prestatzen aritzea egotzi zion.

Informazio ildo beretik, beste bost euskal herritarren izenak zabaldu ditu gaur Espainiako Barne Ministerioak, ETAko kide direla eta atentatuak prestatu nahian sumatu dituela nabarmenduz. Hain zuzen ere, Altunarenaz gain, Iñigo Ripoll, Ana Lopez, Igor Suberbiola, Oihana Garmendia eta Idoia Mendizabalen izenak eman ditu.

Sei euskal herritar horien argazkiak polizia etxeetan eta beste hainbat gunetan zabaldu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.