M-11ko epaiketa

Atentatuekin zerikusirik zutela ukatu, eta gaitzetsi egin dituzte hiru akusatu nagusiek

Atzo Abei Osman el Saiedek bezala jokatu dute Jussef Belahdjik eta Hassan el Haskik ere.

2007ko otsailaren 16a
17:50
Entzun
Jussef Belahdjri deklaratzeko deitu diotenean abiatu da M-11ko epaiketako gaurko saioa. Atzo, El Saiedek bezala jokatu du: abokatuen galderei soilik erantzun die, eta ukatu egin ditu akusazio guztiak; areago, gaitzetsi egin ditu atentatuak, eta "indarkeria guztiak" arbuiatu. Al Kaedaren Europako bozeramailea eta atentatuen bultzatzaileetako bat izatea egozten diote Belahdji. Zehazki, erasoak hark hartu zituela bere gain dio Espainiako Poliziak.

Gero, deklarazio bertsua egin du Hassan el Haskik. Funtsean, atentatuekin ez dutela zerikusirik aldarrikatu eta sarraskia gaitzetsi dute hiru akusatu nagusiek.

El Saieden deklarazioaren harira, "gezurrak bata bestearen atzetik aurkitzeko" prestatuta daudela esan du gaur Pilar Manjon Terrorismoaren Biktimen M-11 Elkarteko presidenteak. Semea galdu zuen Manjonek eraso horietan. "Bagenekien gezurrak gezurren atzetik topatuko genituela", esan du. "Akusatuek gezurra esateko eskubidea dute beren burua defenditzeko, eta horixe egin du: gezurra esan, gezurra esan eta geazurra esan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.