ATENTATUKO DATUAK

2014ko azaroaren 15a
00:00
Entzun


Eguna. 1989ko azaroaren 20a,astelehena.

Tokia. Madrilgo Alcala hotela, Basque jantokia.

Ordua. 23:00ak pasatxo.

Mahaian. Jon Idigoras, Josu Muguruza, Itziar Aizpurua eta IñakiEsnaola HBko diputatuak, Iñigo Iruin, Jose Luis Elkoro eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi HBko senatariak, Xabier Oleaga HBko prentsaburua, Ramon Uranga Egin-en enpresako kontseilari ordezkaria eta Teresa Toda Egin-eko Madrilgo berriemailea.

Erasotzaileak. Bi pertsona. Tiro egin zuten.

Biktimak. Muguruza hil egin zuten; Esnaola oso larri zauritu.

Epaia. 1993ko urtarrilaren 25ean hasi zen epaiketa, Auzitegi Nazionalean, eta martxoaren 25ean eman zuten epaia: Angel Duce Espainiako poliziari, 95 urteko kartzela zigorra, hiltzailetzat jota; Jose Hernandez Bartolome poliziari, sei urteko kartzela; Antonio Lopez Gonzalezi, urtebete eta bi hilabeteko espetxea; Yolanda Gonzalez Belmonteri, urtebetekoa; eta Ricardo Saenz de Ynestrillas eskuin muturreko kideari, absoluzioa.

Baimenak Duceri. Duce1995ean espetxe baimenak lortzen hasi zen —1990eko uztailean atxilotu zuten—. 1997ko abuztuan hil egin zen, Alcorconen (Madril); iturri ofizialen arabera, moto istripu batean. «Hil egin zuten», dio Teresa Todak; «hizketan hasita zegoen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.