Atzo gauean Etxebarrin (Bizkaia), Gizamongo Lezama industrialdean Correos Espainiako postak duen bulegoan lehergailu bat zartarazi zuten atzo. Leherketa baino ordubete lehenago, ETAren izenean dei egin zuten Gara egunkarira eta Gipuzkoako DYAra, lehergailua non jarri zuten adierazteko; dei egileak, baina, ez zuen eman leherketaren ordurik.
Josu Jon Imaz EAJren EBBko presidenteak ohartarazi du horrelako atentatuetan hildakoak egonez gero bake prozesuarekin amaituko lukeen "inflexio-puntu larria" izango litzateke: "Nire ustez une honetan bizi dugun fase edo unea amaituko litzateke, zoritxarrez hildakoak egongo balira". Imazek "tentsio estrategia baten barruan" kokatu du atzoko erasoa. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ere gaitzetsi du atzoko leherketa ohartarazi du ETA "erasoak, mehatxuak eta estortsioak gehitzen ari dela. Era berean, pixkanaka lehergailu kopurua ere handitzen ari dela azaldu du. Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, bonbak jartzen dituena bake prozesua burutzeko oztopo besterik ez da bilakatzen.
Era berean, Javier Madrazo Ezker Batua-Berdeetako koordinatzailearen ustez, atzoko erasoak "serioak eta kezkagarriak dira" eta gainera ETAk "prozesiu politikoa zaintzen jarraitu nahi du" Madrazoren ustez. Bere ustez, Etxebarrin atzo izan zen erasoa da "errealitatea": Dena oso ongi doala esaten digute, baina ikusten ari garena zera da; Anoetaz geroztik eta Diputatuen Kongresuko deklaraziotik ez dela urratsik eman eta ezin da betirako errenten menpe bizi".Madrazok azaldu duenez, ETAk erasoak egiten jarraitzen du eta "ez dira txantetakoak".
Bestalde, EAk irmo salatu du Correos Espainiako postaren Etxebarriko bulegoan atzo izandako leherketa. EAren ustez, indarkeriazko ekintza hauek demokraziaren oinarrizko elementuen aurkako eraso bat dira eta Euskal Herrian normalizazio politikoa gauzatzeko prozesua oztopatzen dute". EAk indarkeria uzteko eta "gizartearen gehiengoaren nahia errespetatzeko" deia egin dio ETAri.
Antonio Basagoiti PPko Bizkaiko presidentearen ustez, ETAk azken eraso horiekin "PSOE eta EAJ eskaintzen ari zaizkien elkarrizketa mahaiean indar handiagoz" agertu nahi du. Era berean, Basagoitik "axolagabeak" izatea leporatu die abertzaleei et sozialistei "ETAri esku ematen lehena izateko burutzen ari diren lasterketa" dela eta.
Bestalde, Rodolfo Ares PSE-EEko zuzendaritzako bozeramaileak gogor gaitzetsi du atzoko erasoa eta Batasunari horrelako erasoen aurkako jarrea hartzeko eskatu dio Batasunari: "Benetan politika egin nahi badu, horrelako erasoak zuritzeari utzi behar dio eta betirako indarkeriatik aldendu behar du".
Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak desagertzeko exijitu dio ETAri eta ohartarazi du "berandu baino lehen, atzoko atentatuaren egileak Justiziaren esku jarriko dituzte segurtasun indarrek".Kaltetuei babesa eskaini die Luesmak eta Batasunari eskatu dio "atzokoa eta beste erasoak gaitzetsiz bide politikoarekiko duen konpromisoa froga dezala".Espainiako Gobernuren ordezkariaren ustez, ETAk beldurraren bidez herritarren irrikak zapuztu nahi ditu.
Atentatua Etxebarrin
Atentaturen batek hildakorik eraginez gero bake prozesua eten egingo litzatekeela uste du Imazek
Josu Jon Imaz EAJren EBBko presidentearen ustetan atzo ETAk Etxebarrin (Bizkaia) Correos Espainiako postak duen bulegoan zartarazi zuen lehergailua "tentsio estrategia baten barruan" kokatzen da. Era berean Imazek ohartarazi du horrelako ekintzetan hildakoak egongo balira bake prozesua etengo lukeen "inflexeio-puntu larria" gertatuko litzatekeela. Jaurlaritzak eta hainbat alderdik ere agertu dute atzoko erasoaren inguruko kezka eta gaitzespena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu