Itoizko urtegia

Atera dituzte `solidario' guztiak Artozkiko elizatik

Artozkiko elizan gotortuta zeuden sei `solidarioetatik' azkena atera dute foruzainek. Horrenbestez, inolako eragozpenik gabe, gaur gauerako Artozki zein Muniain herriak, biak, erabat eraitsita laga nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Artozkiko eliza barruko gotorlekuan kateatuta egon diren sei lagunak atxilotu egin dituzte foruzainek.

2003ko urriaren 1a
19:10
Entzun
Hala ere, ez dira horiek bakarrik atzo goizaldean Foruzaingoak eta Guardia Zibilak Artozki husteko operazio hasi zuenetik atxilotu dituzten lagunak. Aitzitik, 30 bat lagun atxilotu dituzte atzodanik foruzainen eta guardia zibilen artean.

Itoitzekin Elkartasuna taldeko iturriek jakinarazi dutenez, foruzainek 18 lagun atxilotu zituzten atzo Artozkin, hain zuzen ere, herritik alde egin nahi ez zutelako. Horietatik 14 laster utzi zituzten aske, baina lauk foruzainen esku igaro behar izan dute gaua. Era berean,atzo Agoitzen izen zen manifestazioaren ostean, lau lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta haiek ere komisaldegian egin dute gaua, gaur goizean Agoizko epaitegira eraman eta aske geratu diren arte.

Atzoko atxiloketa horiei guztiei, gaur gertatutakoak erantsi behar zaizkie: Guardia Zibilak beste bi lagun atxilotu ditu Artozki inguruko kontrol batean, eta, horrez gain, Artozkiko apezetxean gotortuta egon diren sei lagunak foruzainen esku daude atxilotuta.

Artozki eta haren alboan dagoen Muniain dira Itoizko urtegia betetzeko Nafarroako Gobernuaren aginduz hustu beharreko azken bi herriak.

Bestalde, Agoitzko udaletxean bertako herritar talde bat itxialdia egiten ari da atzo arratsaldeaz geroztik. Gaur arratsaldeko 19:00etarako asanblea deitu dute 'solidarioek' eta bertako bizilagunek.

Informazio gehiago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.