Askatasunak deituta, 15:30ak paseak hasi da gaur arratsaldean Donibane Garazin aterabide demokratikoa eta aste honetan atxilotuta Julen Mujikaren, Intza Oxandabaratzen eta Josu Esparzaren askatasuna eskatzeko manifestazioa. Euskal Herria aterabide demokratikoa orain! Errepresioari stop!!!! zioen manifestazio buruko pankartak, eta horren atzean 800 lagun inguru manifestatu dira Nafarroa Behereko hiriburuko kaleetan.
Hain zuzen, gaur goizean Laurence Le Vert epaileak preso sartu ditu Mujika eta Oxandabaratz. Aste honetan atxilotu dituzte Donibane Garazin, ETArekin zerikusia dutelakoan. Zehazki 2009an aurkitu zuten zulo batekin lotu ditu epaileak. Mujika Osnyko kartzelan sartu dute preso, eta Oxandabaratz, Fresnesen. Josu Esparza atxilotu ostean Espainiaratu egin dute aste honetan bertan, euroagindu eskaerarekin.