Emakume baten gorpua atzeman zuten igandean A-63 autobidean, Bidarteko (Lapurdi) atseden lekuan, 15:00ak aldera. Hildakoak 48 urte zituen eta ez zuen aterpe finkorik. Babesteko asmoz oihal-etxea ezarri zuen atseden gunean.
Gizon bat hil zen larunbatean Milafrangan, etxeak suta
Larunbat iluntzean Milafrangako (Lapurdi) etxe batek sua hartu eta Jean Marie Fagalderen heriotza eragin zuen. 56 urte zituen. Suhiltzaileak heldu zirenerako etxea erabat kiskalita zegoen barnetik.
Baionan tiro bat jo diote gizon bati
Baionan igande goizean gizonezko bati tiro bat jo zioten, hotel baten ondoan zelarik, eta oso larri dago.
gizartea
Aterperik gabeko pertsona bat hilik aurkitu dute Bidarten
Milafrangan gizon bat zendu da, sutean. Baionan tiroz oso larri zauritu dute lagun bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu