43.957
Atez ateko bilketarekin, bereizita bilduko diren hondakin tonak.
Gipuzkoako 34 udalek iragarri dute urtebete baino lehen ekingo diotela hondakinak atez ate biltzeari. Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, atez ateko bilketa duten herrietako datu okerrena hartuta, herritar bakoitzak 115 kilo errefus botatzen ditu zabortegira urtean; batez beste, gipuzkoar batek 309,5 kilo botatzen ditu zabortegira. Beraz, atez atekoa egiten dutenek 194,5 kilo gutxiago botatzen dituzte, batez beste, zabortegira. Urtebete baino lehen 226.000 gipuzkoar gehiago hasiko dira hondakinak atez ate biltzen. Datu horien arabera, 43.957 tona hondakin gutxiago joango dira zabortegira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu