INGURUMENA

Atez ateko hondakinen bilketa txalotu du Greenpeacek

Ingurumenaren erradiografia soziala egin du gaur Greenpeacek, eta hor kontuan hartu ditu Hego Euskal Herriko adierazle positibo eta negatiboak. Positiboetan atez ateko hondakinen bilketa azpimarratu du. Negatiboetan, Petronorren findegia.

Hondakinen atez ateko bilketa sistema txalotu du Greenpeacek. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 3a
07:31
Entzun

Nafarroan ingurumenaren kalitatearen indizea balekoa bada ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan "urria" dela ohartarazi du Greenpeacek. Ingurumenak dituen mehatxuen artean, aipatu ditu, besteak beste, erregai fosilen alde instituzioetatik bultzatutako ekimenak, besteak beste, Bizkaiko kostaldearen parean hidrokarburoak bilatzeko onartutako azterlanak, eta fracking-aren inguruan ikerketak egiteko baimenak. Aldi berean, Petronorren Muskizko findegiak dakarren arriskua gogoratu du: "Planta hau hondamendi bat da ingurumenarentzat eta euskal kostaldearentzat, eta arriskuan ipintzen du pertsonen osasuna".

Kontrako aldean, alegia, plano positiboan aipatu ditu Greenpeacek Gipuzkoan eta Nafarroan hondakinen gaikako bilketaren alde abiatu diren ekimenak. Besteak beste, atez ateko bilketa eredugarritzat jo du, eta baita zero zabor mugimenduari herritarrek emandako babesa ere, zeinaren bidez, besteak beste, Zubietako errauste planta bertan behera geratu den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.