Atez atekoa babestu du LABek, eta ohartarazi du erraustea ez dela egokia

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Diputazioa hondakinak kudeatzeko bultzatzen ari den bidea babestu egin du LAB sindikatuak. Sistemaren xedea birziklatzea izan behar duela uste du, eta bat egin du hondakinak atez ate biltzeko sistemarekin. Errauste plantak sortuko lituzkeen kalteez ohartarazi du, gainera: azaldu du hondakinak ez direla desagertzen erraustuta, energia kontsumitzen dutela plantek, birziklatzeak eta konpostatzeak baino lanpostu gutxiago sortzen dituztela, eta ingurumenari kalte egiten diotela. LABek kontuak eskatu dizkie EAJri, PSEri eta PPri, «aldaketekiko erresistentzia gogorra» agertu dutelakoan. Ostiralean bozkatuko dute Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuaren kontrako zentsura mozioa. Bilduk eta diputazioak egoera aztertu zuten atzo, bilera batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.