Atez atekoa ez laguntzeko eskatu dio EAJk aldundiari
DONOSTIA. Gipuzkoan atez atekoa ezarri asmo duten 34 herrriei diruz ez laguntzeko eskatu dio EAJk aldundiari. «Sistema hori garestiagoa da, eta birziklatzearen kultura inposizioagatik aldatzen du», esan du Markel Olano batzarkideak. PSE-EEk ere argibideak eskatu dizkio. Gipuzkoako Foru Aldundiak, haatik, zoriondu egin ditu erabaki hori hartu duten udalerriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu