Atez atekoarekin «alarma soziala» sortzearen aurka egin du ezker abertzaleak
Gipuzkoako beste 34 herritan hondakinak atez ate biltzeko asmoa dutela eta, «alarma soziala» sortu nahi izatea egotzi die ezker abertzaleak EAJri, PSE-EEri eta PPri. «Mezu apokaliptikoak zabaldu dituzte Gipuzkoako gizartean, alarma soziala sortzeko xede hutsarekin». Ezker abertzaleak txalotu egin du Bilduren udalen asmoa, atez ateko sistema abian jartzekoa. Sistemaren aurkako argudioak «ahulak eta sinplistak» direla iritzi dio ezker abertzaleak. Erantzun ere egin die: atez atekoa garestia dela salatu dute, eta errauste planta zer den galdetu die ezker abertzaleak; galdeketa eskatu dutenei, berriz, orain arte «inposizioaren bidean» aritu izana egotzi die. «Hipokrisiaz eta zinismoz» jokatzea leporatu die EAJri, PSEri eta PPri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu