Bergara Garbia taldeak antolatuta, ehunka asko pertsona batu dira gaur iluntzean, hondakinak atez ate biltzeko sistemaren kontra egiteko. Atez atekoaren aurkako ohiuak eginez, aurrera doa manifestazioa, poliki. 19:15ean abiatu da San Martin plazatik.
Bosgarren edukiontziari bai; 4.691 sinadura; atez atekoari ez idatzia duen pankartaren atzetik doaz manifestariak. Atez atekoaren aurkako Legazpiko plataformak eta Bergara inguruko beste herri batzuetako taldeek ere bat egin dute aldarriarekin.