HONDAKINAK

Atez atekoaren aurkako plataforma bat aurkeztu dute Donostian

70.000 sinadura bildu dituzte Gipuzkoako hogei herrik, eta gehiago biltzea espero dute, herri kontsulta egiteko.

jon eskudero
2012ko urriaren 17a
14:37
Entzun

Atez ateko sistemaren aurkako plataforma bat aurkeztu dute Donostian, Aranzazu hotelean. Gipuzkoako hogei herrik bazuten aurrez ere plataforma bat, eta guztietako ordezkariek bat egin dute, sistemaren inguruko herri kontsulta egiteko helburuarekin. 70.000 sinadura bildu dituzte, eta oraindik ere gehiago biltzeko itxaropena dute. Izan ere, Patxi Amantegi plataformako kidearen arabera, "herritar asko eta asko dago atez atekoaren kontra". Horregatik, Bilduri eskatzen diote gipuzkoarren borondatea "errespetatzea", eta ez "mespretxatzea".

Plataformak esan duenez, ez dago biriziklatzearen kontra, atez atekoaren kontra baizik. Amantegi: "Birziklapena eta gaikako bilketa hobetzen joateko lanean jarduteko prest gaude, eta herritarrei dei egiten diegu edukiontziak egoki erabil ditzaten". Esaterako, 5. edukiontziak primeran funtzionatuko lukeela nabarmendu dute.

Plataformaren ustez, Bildu gezurretan ari da atez atekoari esker %80 birziklatzen dela esaten duenean: "Europan ez da halakorik gertatzen, eta Usurbilen bai. A zer kasualitatea". Gainera, haien iritziz, atez atekoa inposizioan dago oinarrituta, eta oso garestia zein zikina da. Intimitateari ere erasotzen dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.