Atez atekoaren «erokeria» geldiarazteko eskatu dute EAJko hautetsiek

Debagoienean atez ateko bilketa ezartzeak zazpi milioi euroko kostua izango duela ohartarazi du alderdi jeltzaleak

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Debagoieneko EAJko zinegotziek gogor salatu dute eskualdean hondakinak atez ate biltzeko egitasmoa. Eskualdeko mankomunitateak atez atekoa jartzeko erabakia hartua du; «erokeria» hori geldiarazteko eskatu zuten hautetsi jeltzaleek atzo, Donostian egin zuten agerraldian. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Oñatiko zinegotziak agertu ziren.

Debagoienean atez atekoa jartzeak 60.000 pertsonari eragingo diela azaldu zuten, eta mankomunitateak zazpi milioi euro inbertituko dituela horretan. Plangintzarik gabe eta informazioa ezkutatuz lan egitea aurpegiratu zieten Bilduko hautetsiei. Oroitarazi zieten eskualdeko 15.622 herritarrek sinatu dutela hondakinak batzeko modu horren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.