Athletic Eup! kolektiboak babesa iragarri dio Urrutiari

2011ko uztailaren 5a
18:12
Entzun

Athletic Eup! kolektiboak Josu Urrutiaren aldeko apustua iragarri du etziko hauteskundeetan, "klubaren zuzendaritzan aldaketaren alde, eta Josu Urrutiaren kandidaturak dakartzan haize berriengatik". 

Erabaki hori "barne eztabaida" handiaren ondorio dela jakinarazi du kolektiboak, baina kluba beste era batera gestionatu daitekeela eta gestionatu "behar" dela uste dute. Argi utzi dute halaber, babes hori ez dela Urrutiari luzatutako "txeke zuria". Izan ere, presidente hautatua edonor dela ere euren babesa izango duela onartu dute, baina era berean, zuzendaritzaren erabakiren bat euren ustez  "klubaren kalterako" balitz, kritikatu egingo dutela ohartarazi dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.