Athleticeko eta Realeko jokalari ohiek futbolean emango diote atxikimentua manifestazioari

2012ko abenduaren 21a
16:22
Entzun

Herrirak Athleticeko eta Realeko jokalari ohien arteko futbol partida antolatu du Lekeition (Bizkaia) urtarrilaren 12ko manifestazioa dela eta. Beste talde batzuetako jokalariekin batera, euren atxikimendua futbolan agertuko dute jokalari ohi horiek, abenduaren 30ean, 12:00etan, Larrotegi futbol zelaian. Sarrera doan izango da, eta izena ematen duen futbolari gehiagok ere parte hartu ahal izango dute. Horretarako [email protected] helbidera idatziz eman beharko dute izena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.