Zuzendaritza aldatzeko garai egokia dela iritzi diote, "taldea Europan dago, eta Klubaren ekonomia berbideratuta dago".
Huteskundeetara ez dela berriz auzkeztuko aurreratu du Ugartetxek, eginbehar pertsonal eta profesionalek ez omen diotelako hala uzten.
Zuzendaritzan egon diren denboran harrobiaren filosofian sakondu dela azpimarratu dute eta etorkizunari aurre egiteko kriterio finantziario egokiak ezarri direla.
Futbola
Athleticeko lehendakariak dimititu egin du; irailean hauteskundeak egingo dira
Athleticeko presidente Ignacio Ugartetxek eta bere zuzendaritza taldeak dimisioa aurkeztuko dutela iragarri dute, eta datorren hilaren lehen hamabostaldian hauteskundeak egingo dituzte. Ugartetxek esan duenez, "mementu egokia da hau" zuzendaritza aldaketa egiteko, izan ere hauteskunde programa dagoeneko erdietsi dutela iritzi diote, eta hauteskundeetara aurkezterakoan zituzten arrazoiak bete dituztela. Ugartetxek ez dela berriz aurkeztuko esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu