Athleticeko peñek "martxa isila" antolatu dute iganderako, Iñigo Cabacasen alde. Athletic eta Mallorcaren arteko partida baino ordu eta erdi lehenago hasiko da, 16:30ean, eta San Mames futbol zelaian amaituko da.
Horrekin batera, beste hainbat proposamen egin dituzte: partidako zati bakoitzeko 9. minutuetan isilik egotea eskatu dute, eta 10. minutuan txalo egitea. Gainera, Athletici eskatu diote egun horretan klubaren ereserkia ez jartzeko, "errespetua" erakusteko.