Camp Noutik irten eta berehala abiatu ziren zuri-gorriak etxerantz. Goizaldean heldu dira Loiura eta han txaloka hartu dituzte dozenaka zalek. Gaur, berriz, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak hartuko dituzte arratsaldeko 15:30etatik aurrera.
Hain zuzen ere, Aburtok adierazi du Athleticek "historia" egin duela Superkopa irabazita, eta ospakizunen garaia heldu dela nabarmendu: "Zaleek gozatzeko eguna da gaurkoa".