Atletico Madril, Athleticen 1985eko Espainiako Kopako borreroa

2012ko apirilaren 27a
10:45
Entzun

Mendeku hitza erabiltzea, 27 urte geroago, gehiegi izango da, baina zale askoren gogoan egongo da maiatzaren 9an Athleticek eta Atletico Madrilek 1985ean jokatu zuten Espainiako Kopako finala. Athleticen azken aurreko finala da, eta 2009. urtea arte ez zuen gehiagorik jokatu. Urte horietan jaun eta jabe zen Athleticek Espaniako txapelketatan, baina 1985ean Atletico Madrilen kontra galdu zuen Kopako finalean, 1-2.

Hugo Sanchezek sartu zituen Atletico Madrilen golak eta Athleticena, Julio Salinasek. Santiago Bernabeu futbol zelaian jokatu zen partida. Athleticek ez zuen lehen zatian gaizki jokatu baina euren jokoa ez zen markagailuan islatu. Lehen gola penaltiz sartu zuen Hugo Sanchezek. Bigarren zatian Athleticen jokoak behera egin zuen, 54. minutuan sartu zuen Atletico Madrilek bigarrena. Salinasek 75. ean sartu zuen berea.

Hauek izan ziren hamaikakoak:

Atlético de Madrid: Melias, Votava, Artetxe, Ruiz, Clemente (Balbino, 61. min.), Marina, Quique, Prieto, Landaburu, Hugo Sanchez eta Rubio (Minguez, 82. min.).

Athletic: Zubizarreta, Urkiaga, Lizeranzu, Goikoetxea, De la Fuente, Patxi Salinas (Sarabia, 55. min.), Gallego, De Andres, Urtubi, Dani (Endika, 55. min.) eta Julio Salinas.

Golak1-0: Hugo Sanchezek (25. min.), penaltiz. 2-0: Hugo Sanchezek (54. min.). 2-1: Julio Salinasek (75. min.).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.