'Atutxa auzia'

'Atutxa auzia' artxibatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

SA Sozialista Abertzaleak tadea desegiteari uko egin ziotela-eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kide Juan Mari Atutxa (EAJ), Gorka Knörr (EA) eta Kontxi Bilbaoren (EB) zein Bozeramaileen Batzordeko kide Joseba Egibar (EAJ), Rafa Larreina (EA) eta Antton Morcilloren (SA) aurka hasitako auzibidea artxibatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak; zehazki, kasuaren ardura zuen Nekane Bolado epaileak.

2004ko abenduaren 28a
13:12
Entzun
Batasunaren ilegalizazioaren ondorioz, SA desegiteko agindu zion Eusko Legebiltzarrari Espainiako Auzitegi Gorenak. Legebiltzarreko Mahaiko presidente Atutxak, idazkari Knörrek eta bigarren idazkari Bilbaok, ordea, uko egin zioten obeditzeari Gorenaren agindua Legebiltzarraren araudiaren kontrakoa zela argudiatuta.

Erabaki hori medio, hiru mahaikide horien kontrako salaketa jarri zutenEspainiako Fiskaltzak eta Manos Limpias elkarteak (Espainiako eskuin muturrarekin loturak ditu).Gainera, Bozeramailee Batzordeko kide Joseba Egibarren, Rafa Larreinaren eta Antton Morcilloren kontra ere zabaldu zen gero auzia, Mahaiak SA ez desegiteko erabakia hartzeko haien parte-hartzea ezinbestekoa izan zela argudiatuta.

Zenbait prozedura aurrera eraman eta gero, auzia artxibatzea erabaki du gaur Nekane Bolado epaile instruktoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.