Espainiako bide juridiko guztiak agortu ostean, Atutxa auzia Giza Eskubideen Europako Auzitegira eramango dutela iragarri dute Juan Mari Atutxak eta Gorka Knorrek. Zigortu zituen auzitegiak euren aurkako frogen balorazio berri bat egin zutela alegatuko dute: epaiketan esandakoak eta auzipetuen lekukotzak entzun gabe. Eta hori Estrasburgoko Auzitegiaren jurisprudentziren aurkakoa dela uste dute: "Ezin da inor kondenatu hura entzun aurretik".
Uneon, prestatzen ari dira helegitea, eta ekainean aurkeztuko dutela jakinarazi dute.
Batasunaren ilegalizazioaren ondorioz, SA Sozialista Abertzaleak desegiteko agindu zion Eusko Legebiltzarrari Espainiako Auzitegi Gorenak. Legebiltzarreko Mahaiko orduko presidente Atutxak, idazkari Knorrek eta bigarren idazkari Kontxi Bilbaok, ordea, uko egin zioten obeditzeari, Gorenaren agindua legebiltzarraren araudiaren kontrakoa zela argudiatuta.