Politika

'Atutxa auziko' helegiteak atzera bota ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak babes helegiteari buruzko erabakia hartu arte beren kontrako auzibidea etetea eskatu zuten Juan Mari Atutxak, Gorka Knorr, eta Kontxi Bilbaok.

2006ko abenduaren 20a
16:53
Entzun
Eusko Legebiltzarreko SA Sozialista Abertzaleak taldea desegin ez zutelako hasi zuen EAEko Auzitegi Nagusiak parlamentu horretako presidente eta mahaiko kide izandakoen kontrako auzibidea.

Horrenbestez, auzitegi horrek aurrera jarraituko du Joan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente izanaren (EAJ), eta Gorka Knorr (EA) zein Kontxi Bilbao (EB) mahaiko kide ohien kontrako auzibidearekin. 2003an SA taldea desegiteari uko egin zioten, eta, ondorioz, desobedientzia delitua egozten die EAEko Auzitegi Nagusiak, Espainiako Auzitegi Gorenaren agindua ez zutela bete iritzita.

Konstituzionalean babes helegitea aurketu zuten hirurek, eta hura ebatzi arte prozedura eteteko galdegin zuten helegite baten bidez. Auzitegiaren arabera, helegite hori ez da bideragarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.