euskal herria

Atutxa, Bilbao eta Knorren kontrako zigorra berretsi du Konstituzionalak

Atzera bota du hirurek aurkeztu zuten helegitea, eta desobedientzia delituagatik ezingo dute kargu publikorik izan. 

Bilbao eta Atutxa, 2008an. J. H., ARP
2013ko abenduaren 5a
14:57
Entzun

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berretsi egin du Juan Mari Atutxa, Kontxi Bilbao eta Gorka Knorren kontra Gorenak 2008an ezarri zuen zigorra, eta desobedientzia delituagatik ezingo dute kargu publikorik bete. Hirurek helegitea aurkeztu zuten Gorenaren erabakiaren kontra.

Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa ez desegiteagatik zigortu zituen Gorenak. Hasiera batean, EAEko Justizia Auzitegiak absolbitu egin zuen, baina Manos Limpias elkarteak herri akusazio modura helegitea aurkeztu zuen, eta nahiz eta fiskaltzak ez zuen kargurik aurkeztu, zigortu egin zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.