Idatzi labur baten bidez gaitzetsi du EAEko Auzitegi Nagusiko zuzendaritzak atzoko elkarretaratzea, eta, era berean, "sentipen hori" euskal gizarteari adierazi beharra ikusi duela azaldu du.
Eusko Legebiltzarreko SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari uko egin ziotelako Atutxa (EAJ) Legebiltzarreko presidentearen,Knörr (EA)lehendakariordearen etaBilbao (EB-IU) idazkariaren kontra kereila aurkeztu zuten Madrilgo Gobernuak eta Espainiako eskuin muturrarekin harremanak izatea leporatu izan dioten Manos Limpias elkarteak. Eztabaida askoren ondoren, kereila hori aintzat hartzea erabaki zuen EAEko Auzitegi Nagusiak eta atzo deklarazioa hartu zieten Atutxari, Knörri zein Bilbaori.
Haiei babesa agertzeko asmoz ehunka lagun bildu ziren Bilbon EAEko Auzitegi Nagusiaren egoitzaren atarian. Haien artean ziren EAJ, EA eta EB-IUko buruzagi nagusiak zein hainbat erakundetako agintariak.
Eusko Legebiltzarra
Atutxa, Knörr eta Bilbao babesteko elkartu zirenek "botere judiziala deslegitimatu" zutela iritzi dio EAEko Auzitegi Nagusiak
Eusko Legebiltzarreko mahaikide Juan Mari Atutxari, Gorka Knörri eta Kontxi Bilbaori babesa agertzeko asmoz atzo EAEko Auzitegi Nagusiaren atarian elkarretaratzea egin zutenen jarrera gaitzetsi du gaur epaitegi horretako zuzendaritzak. Auzitegi Nagusiko buruen iduriko, han bildutakoen salaketa jarrerak "botere judiziala deslegitimatu du iritzi publikoaren aurrean". EAJ, EA eta EB-IUko buruzagiek zein hainbat instituziotako agintariek parte hartu zuten elkarretaratze horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu