Emilio Olabarria CGPJko kide ohi eta EAJko legebiltzarkide ohiak aurkeztu du gaur Bilbon eskaera hori egiten duen idatzia, Euskadi Buru Batzarraren izenean. "Segurtasun juridikoen arrazoiak direla medio eta EAEko Auzitegi Nagusiaren gizarte gaietarako eta penaleko Salaren sinesgarritasuna kolokan ez jartzeko, hiru parlamentarioen aurka dilijentzia judizialik ez hastea eskatzen dugu".
Olabarriaren arabera, Espainiako Auzitegi Goreneko hirugarren Salan Atutxa, Knörr eta Bilbaok aurkeztutako helegitea ebatzi arte itxaron beharra dago, "bestela babesgabetasun egoera bat sortuko litzatekeelako, eta juridikoki atzeraezineko arazoak sor daitezkeelako".
"CGPJk gezurra esan eta ekintza zantar bat egin du"
Emilio Olabarriak irakurri duen idatziak dioenez, CGPJren Batzorde Iraunkorrak "gezurra esan eta ekintza zantar bat egin du" Gorenean aurkeztutako alegazioetan: "CGPJren osoko bilkurako akordioa aldatu zuten, eta horregatik EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak osatutako Desadostasunaren Sala bertan behera utziz".
EAJko buruzagiaren esanetan, Batzorde Irankorraren asmoa Auzitegi Gorena nahastea zen.
Auzitegi Gorena-Legebiltzarreko Mahaia
Atutxa, Knörr eta Bilbaok Auzitegi Gorenean sartutako helegitea ebatzi arte kereilen diligentziekin ez hasteko eskatu du EAJk
EAJren Euskadi Buru Batzarrak Atutxa, Knörr eta Bilbaok Espainiako Auzitegi Gorenean sartutako helegitea erabaki arte kereilen diligentziekin ez hasteko eskatu dio Manuel Maria Zorrilla EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteari. Hiru parlamentarioek helegitea sartu zuten Gorenean Desadostasunaren Salaren osaketaren aurka, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (CGPJ) osoko bilkuran oinarrituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu