Hauteskunde osteko jokaleku politikoa izan du hizpide Itxaso Atutxak. Segidan, aurrerapen gisa, hark esandakoetako batzuk:
- "Zaila da aldundi eta udaletan akordio batzuetara iristea eta gero Legebiltzarrean muturka ibiltzea"
- Gasteizko alkatetzaz: "Ni ez nago frentismoaren alde, ez dut uste inoren kontrako batuketarik egin behar denik".
- "[Hasier] Arraiz eta bere alderdia sozialistekin elkarrizketak izan eta akordiotara iritsi direnean, hori erabakitzeko eskubidearen kontrako jarrera izan ez bada, ez dakit zergatik izan behar duen atzerapausoa EAJk eta PSE-EEk elkarlanean akordio bat lortzea".