EAE-ko Estatutu Berrirako Proposamena

Atutxak Estatutu egitasmoaren testua aurkeztu du Espainiako Kongresuan

EAEko Legebiltzarreko Mahaiko lehendakari Juan Maria Atutxak Estatutu egitasmoaren testua aurkeztu du gaur goizean Espainiako Kongresuan. Atutxak testua Kongresuko erregistroan aurkeztu du, eta une horretan bertan abiatu da estatutu berriaren tramitazioa. Goizeko 10:00tan heldu da Atutxa Espainiako Kongresura. Espainiako hainbat talde ultraeskuindarrek elkarretaratzea antolatu dute Kongresuaren atarian. Irainka eta mehatxuka hartu dute Atutxa. Poliziak gizonezkoa bat atxiki egin behar izan du, Atutxa kolpatzen saiatu delako.

2005eko urtarrilaren 14a
20:34
Entzun
Hurrengo urratsa Kongresuko Mahaian egingo dute, eta bertan erabakiko dute egitasmoa tramiterako onartzea. Ostean, osoko bilkuran eztabaidatuko dute, ustez martxoaren 8an. Aurreikusita dagoenez, hor amaituko da Kongresuko ibilbidea, PPk eta PSOEk iragarri baitute kontra bozkatuko dutela.

Egitasmoaren testua aurkeztu ostean, Atutxa Espainiako Kongresuko Mahaiko presidente Manuel Marinekin bildu da. Atutxak "bi parlamentuetako ordezkariez osatutako komisio bat lehenbailehen sortzea" eskatu dio Marinik. Bestalde, Batasunak bere proposamena Espainiako Kongresuan aurkezteko duen eskubidea azpimarratu du, "legeak hori baimentzen duelako".

Manuel Marinek ere aurkeztu du bere jarrera. Estatutu Berrirako Proposamena ez duela negoziatuko adierazi du. Bestalde, ez duela bi parlamentuetako ordezkariez osatutako batzorderik sortuko azpimarratu dio Atutxari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.