Politika

Atutxak legebiltzarkide kargua utzi du

Juan Maria Atutxak politika utziko duela iragarri du gaur, eta Eusko Legebiltzarkide kargurako dimisioa aurkeztu du. Atutxa Euskal Legebiltzarreko lehendakaria izan zen, eta baita Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu ere. Buru belarri politikara sartu aurretik BBKn lan egiten zuen Atutxak, eta lan utzialdian dago. Nolanahi ere, EITBko iturriek diotenez, hemendik aurrera Sabino Arana fundazioko lehendakari kargua hartuko du.

2005eko urriaren 4a
15:15
Entzun
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria izan zen Atxutxa aurreko legegintzaldian. Hasi berri den legegintzaldian ere hala izateko asmoa zuen, baina ez zuen lortu horretarako behar zuen adina boto, beraz, bere alderdikide Izaskun Bilbao izendatu zuten legebiltzarreko lehendakari. Atutxak gaur aurkeztu du legebiltzarkide kargua uzteko agiria, baina jakinarazi duenez, Bilbao legebiltzarreko lehendakari izendatu zuten eguenan hartu zuen erabakia.

"Gauzak ez dira beti ateratzen batek nahi duen bezela, eta kasu honetan, eta azkenaldian gertatutakoak kontutan hartuta, onena nere kargua uztea dela ulertu dut". Nolanahi ere, geldirik ez dela egongo iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.