Atxaga: "Sariek erakusten dute ez nagoela gainbeheran"

2014ko apirilaren 25a
15:56
Entzun

Espainako Literatur Kritikaren saria irabazi du Bernardo Atxagak euskarazko narratibaren alorrean, Nevadako egunak (Pamiela) lanari esker. Idazleak saria jaso ondoren azaldu du "40 urte ofizio berean eman ondoren", lortutako sariek erakusten dutela idazle gisa, oraindik, ez dagoela "gainbeheran". Gaineratu du "sariek lanean jarraitzeko indarra" ematen dutela, eta "ilusioa eta gogoa ez galtzen"  laguntzen dutela. 

Atxagak gaineratu du idazterakoan gauzak egiteko "energia eta gogoa" eduki ohi duela, "besteen bultzadaren beharrik gabe". Azpimarratu du "irakurleen babesa oso garrantzitsua" dela, eta haiek gabe "oso zaila" dela idazten jarraitzea.

Asteasuarrak oso gustoko ditu irakurleekin egoteko aukera eskaintzen duten azokak, eta, horregatik, iragan asteazkenean, Bartzelonako Sant Jordi azokan izan zen Liburuen Nazioarteko Egunean. Han, irakurleei liburuak sinatzeko baliatu zuen, besteak beste, eta oso egun "hunkigarria" izan zela azaldu du.   

Joan den abenduan hasieran kaleratu zuen Atxagak kronika, nobela eta biografia uztartzen dituen Nevadako egunak (Pamiela)azken lana. Liburu horretan orain urte batzuk Renon (Nevada, AEB) egin zuen ia urtebeteko egonaldiko inpresioak bildu zituen. Aurten, bosgarren aldiz irabazi du saria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.