Atxikimendu sorta jaso du AHTaren aurka Baionan egingo den manifestazioak

Aitor Renteria.
Baiona
2010eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Abenduaren 11 hurbildu ahala, gero eta gehiago dira Baionan egingo den AHTaren aurkako manifestazioari atxikimendua adierazten dioten alderdi, hautetsi eta eragileak. AHT xedea baliorik gabekoa dela erran du ABk, «Euskal Herriari eta bertze lurraldeei begira suntsitzailea eta garestia delako». Batasunak nabarmendu du biztanleriaren gehiengoa xede horren kontra dagoela eta Parisek xedea inposatu duela herritarren nahia kontuan hartu gabe. Segik mobilizaziora deitu ditu gazteak. Ondoko belaunaldien geroa maileguan ezartzen duela dio Europe Ecologie-Berdeak alderdiak. AHT Gelditu Elkarlanak euskal herritar guztiak deitu ditu Baionara, AHTaren oinarrian dagoen egitura ez delako iraunkorra.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.