Atxikimendu uholdea presoen eskubideen aldeko manifestazioari

[YouTube]http://youtu.be/MM7Sif4dMJs[/YouTube] Datorren larunbatean izango da mobilizazioa, Bilbon. (Bideoa: Azpeitiko mosaikoa).

2013ko urtarrilaren 5a
17:11
Entzun

Gaur zortzi izango da, Bilbon, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio "erraldoia" (17:30, Casilla), Herrira mugimenduak antolatuta, eta azken asteetan atxikimendu uholdea izan da.

Atzo, manifestaziora joateko deia egin zuten bederatzi alderdi politikok: Aralar, EA, ezker abertzalea, Alternatiba, Ezker Batua, Euskal Komunistak, Eusko Ekintza, Antikapitalistak eta Gorripide alderdiek. EAJk, dena dela, jakinarazi du ez dela martxan izango, aldarrikapenaren alde egiteko beste modu batzuk daudelakoan.

Bildutako atxikimenduek manifestazioa babesten dutenen "pluraltasuna" islatzen dute, Herrira-ren ustez. EAJri erantzunez, esan du "siglen gainetik" Bilbon izatea ezinbestekoa dela eta EAJren oinarri soziala eta militantzia bertan egongo direla.

Halaber, aste honetan iragarri du Herrira-k 500 lagunen atxikimendu zerrenda.

Hiri eta herrietan urtarrilaren 12ko deialdiaren aldeko ekimenak egiten ari dira. Azpeitian, kasu, ehunka lagun bildu dira mosaiko bat egiteko (bideoan).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.