Atxilo hartu dute gizon bat urruntze agindua hausteagatik

2011ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
BILBO. Ertzainek 35 urteko gizon bat atxilotu zuten ostiralean Barakaldon (Bizkaia), bikotekide ohiarengana hurbiltzeko ezarritako debekua apurtzea egotzita. Ertzainen zaintza du bikotekide ohiak, eta erreparatu zioten andrea ostatu batean sartu orduko atzetik zuela gizona. Hantxe bertan atxilotu zuten. Ez da debekua urratzeagatik atxilotzen duten lehenengo aldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.