Espainiako Poliziak zabaldutako informazioaren arabera, ziegara eramateko zain zegoela hil da gizonezkoa, ez dakite zer dela-eta. Kalabozora eramatekoak zirela, konturatu dira gizonak ez zuela arnasik hartzen.
Poliziaren bertsioaren arabera beti ere, hura suspertzen saiatu dira poliziak, eta larrialdi zerbitzuak ere joan dira, baina hil egin da. Poliziaren arabera, "berehala" eman diete gertatutakoaren berri epaitegiei.