ATXILOKETA

Atxiloketa baten harira Guardia Zibilak emandako bertsioa gezurtatu dute

Igande goizaldean atxilotu zuten emakume bat Tafallan, "aginteari erresistentzia" egitea leporatuta. Guardia Zibilak "neurri gabe" jokatu zuela salatu dute hainbat lekukok.

2015eko otsailaren 9a
13:01
Entzun

Kontzertu batzuen ostean miaketak egin zituen Poliziak, eta atxilo hartu zuten emakume bat. Dirua zenbatzen ari ziren lau lagun, eta Guardia Zibilak, laurek "jarrera susmagarria" zutela argudiatuta, miatu egin zituen. Miaketa hori "modu oldarkorrean" egin zuten poliziek, baina libre utzi zituzten laurak.

Guardia zibilak berriro itzuli ziren, ordea. Lekukoek salatu dute poliziek jarrera "probokatzailea" izan zutela, eta emakume bat ordezkari publikoei deitzekotan zenean, sakelako telefonoa kendu zioten guardia zibilek. Emakumea atxilo hartu zuten, "aginteari erresistentzia egitea, txistua botatzea eta jotzea" egotzita. Hala egin izana ukatu dute, ordea, lekuko ugarik, Naiz-ek argitaratu duenez. Ordu batzuk geroago aske utzi zuten andrea.

Guardia Zibilak eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak zabaldutako bertsioaren arabera, LAB sindikatukoa da atxilotua, baina informazio hori gezurtatu du sindikatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.