Bost lagun atxilotu dituzte Iruñean martxoaren 27ko ikasle grebaren harira. Horietatik lau adintxikikoak dira. Kateak eta desordena publikoa eragin izana leporatzen diete; bi autoritatearen aurka egiteagatik inputatuta zeuden. Plazaberri atariak adierazi duenez, kanpoan da atxilotuetako bat.
Zehazki, martxoaren 27an, greba egunean, alde zaharreko janari lasterra ematen duten jatetxe baten eta banku etxe baten aurka "eraso bortitza" egitea leporatzen diete. Jatetxearen kasuan, barruan zeuden familientzako "arrisku handiko uneak" izan zirela baieztatu du Nafarroako Gobernuak.
Polizia etxean dauden uneon atxilotuak, deklaratu eta epaileen esku geratu aurretik. Jakinarazi dutenez, atxiloketa gehiago egon daitezke.